2022ko Deialdia
2021ean bezala, 2022ko bigarren deialdi honetan ere, diru-laguntzen deialdi baten bidez (ez lehiakorrak) banatu zaizkio funtsak toki-erakundeei. Deialdi hori Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioarekin lankidetza estuan kudeatu da, eremu materialaren arabera, eta modernizazioa eta eraldaketa digitala ditu helburu, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (BEEP) esparruan.
Alde horretatik, deialdia, 154,51 milioi eurokoa, 50.000 biztanletik beherako udalerriei (probintziako hiriburuak diren udalerriak izan ezik), araubide erkideko eta foru-araubideko probintzia-diputazioei, kabildoei, uharte-kontseiluei eta probintzia bakarreko autonomia-erkidegoei (20.000 biztanletik beherako udalerriak izanik hartzaileak) zuzendu zaie, bai eta Ceuta eta Melilla hiriei ere. Diseinuan kontuan hartu da toki-erakundeen irizpidea, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren eta Toki Administrazioko Batzorde Nazionalaren bitartez emanda.
2022ko deialdia, 50000 biztanletik beherako udalentzat
- TER/836/2022 Agindua, abuztuaren 29koa, toki-erakundeetako administrazioak digitalki eraldatzeko eta modernizatzeko dire-laguntzen oinarri arautzaileak onartu eta 2022ko deialdia egiten duena, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilentzia Planaren esparruan.
- Egoitza elektronikorako esteka
- Eranskinetanako ereduzko dokumentuak:
- SGAD gida teknikoak, alderdi orokorrei buruzkoak, hala nola jarduera-ildoei buruzkoak, eta proiektuaren edo memoria teknidoaren formatuari buruzkoak
- Araudiaren FAQak
- FAQ teknikoak