
Manuel Chaves González Ceutan jaio zen 1945eko uztailaren 7an. Zuzenbidean doktore egin zen Sevillako Unibertsitatean, eta han aritu zen irakasle ez numerario gisa doktorego-tesia gainditu eta titular-plaza lortu baino lehen. Lehendabizi Bilbon ibili zen (1975-1977) eta gero Kordobako Zuzenbide Fakultatean.
Andaluziako Juntako lehendakaria izan zen 1990eko uztailaren 27tik 2009ko apirilaren 7ra bitartean, eta orduan Gobernuko hirugarren lehendakariordea eta Lurralde Politikako ministroa izatera iritsi zen. Aldi horretan, bigarren aldiz parte hartuko du Manuel Chavesek Espainiako Gobernuan, 1986 eta 1990 artean Lan eta Gizarte Segurantzako ministroa izan baitzen.
1990. urtetik Gobernuan sartu zen arte, Andaluziako Ganberan Cadizko parlamentaria ere izan zen, eta aurrez probintzia horretako Kongresuko diputatua izan zen (1977-1990).
Espainiako Alderdi Sozialista Langilearen alderdiko militantea da eta Langileen Batasun Orokorrekoa (UGT) 1968az geroztik. Manuel Chavesek parte hartu zuen Andaluzian bi erakunde horiek berreraikitzen frankismoaren eta demokraziarako trantsizioaren garaian. 1981 eta 1986 urte artean, PSOEko Batzorde Exekutibo Federaleko kidea izan zen, eta postu horretara itzuli zen berriro 1990 eta 1994 urte artean.
2000. urteko uztailean, PSOEko lehendakari hautatu zuten, eta 1994ko apiriletik pasa den martxoaren 12ra bitarte alderdi horrek Andaluzian duen Idazkaritza Nagusian aritu da lanean. Sindikatuari dagokionez, UGTko Batzorde Exekutibo Federaleko kidea izan zen 1976 eta 1986 urte artean.
Lan eta Gizarte Segurantzako ministro gisa, Manuel Chavesek bultzatu egin zuen Langileen Funtsezko Gizarte Eskubideen Europar Gutunaren proiektua. Halaber, honako hauek bezalako arauak onartzea bultzatu zuen: Kooperatiben Legea, Amatasuna bidezko Atsedena Aplikatzeari buruzko Legea, Lan Arloko Arau-hausteen eta Zigorren gaineko Legea, Gizarte Segurantzaren Finantzaketa Erreforma eta Laguntzako Prestazioen Legea, besteak beste.
Manuel Chaves Andaluziako Juntako Lehendakari egon den bitartean, Andaluziako komunitateak modernizatzeko eta Europako gainerako eskualdeekiko konbergentzia ekonomikoaren prozesua bizi izan du. Ongizatearen Estatuan neurri sozial handiak hartzea eta Autonomiaren Estatutu berria onartzea izan ziren baita ere Gobernu autonomikoaren aurrean igarotako etapan aipatzeko moduko elementuak.