Espainiako Gobernuak Memoria-Leku izendatuko du Irungo Zubi Etorbidea datozen hilabeteetan

08/05/2024

  • Marisol Garmendiak berresten du muga-kokaleku esanguratsuaren kalifikazioa Erbesteratze Errepublikar Espainolaren Egunaren ospakizunean

 

"Irungo Zubi Etorbidea memoria-lekutzat hartuko da". Hala adierazi du Marisol Garmendiak Gobernuaren Ordezkariak Euskal Autonomia Erkidegoan, Erbesteratze Errepublikarraren Egunaren ospakizunean, muga-igarobide esanguratsuan. Cristina Labordak Irungo alkateak ere parte hartu du omenaldian. Kokaleku hau Memoriaren Leku gisa berretsiko da datozen hilabeteetan, oraingoz  Euskadin Gernika-Lumok osatzen duen zerrenda batekin bat egiteko. Beste gune batzuk ere aztertzen ari dira, hala nola Gasteizko Asisko San Frantzisko eliza, Martxoaren 3ko Memoriala hartuko duena, eta Untzaga plaza eta Eibarko udaletxea (II. Errepublika aldarrikatu zen tokia). Adierazpena Memoria Demokratikoaren Legeak jasotzen duen tresnetako bat da, askatasunen aldeko borrokari lotutako garrantzi historiko bereziko espazioak "oroimenezko, omenaldiko, didaktikako eta konponketako" funtzioarekin adierazteko.

“Iaz, Irungo Udalak Espainiako Gobernuari eskatu zion zubia memoria-leku izendatzeko. Eta gaur iragar dezaket hala izango dela, nahiz eta

iragarpen ofizialerako oraindik hilabete batzuk falta diren, administrazio-izapide guztiak amaitzeko behar den denbora. Baina  Espainiako Gobernuak erabakia hartua duela” iragarri du Marisol Garmendiak Gobernuaren Ordezkaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Irungo Udalak antolatutako ekitaldian. Ekitaldian izan diren agintarien artean, José Antonio Rodríguez Ranz, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzarako sailburuordea; Manuel Lezertua, Arartekoa; Aintzane Ezenarro, Gogora Institutuko zuzendaria; José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Iraunkortasun diputatu eta diputatuordea, eta Azahara Domínguez, Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatua, eta memoriaren aldeko elkarteetako ordezkariak.

Marisol Garmendiak gogorarazi du Espainiako erbestealdi errepublikarraren biktimei omenaldia Zubi Etorbidean egiten zaiela, zeren  “1936ko irailaren 4an, milaka irundarrek beren tresnekin zeharkatu baitzuten zubi hau Frantziarantz, Gerra Zibiletik eta, ondoren, diktadura frankistatik ihes egiteko. Bidasoa ibaiaren gaineko pasabide honetan bertan, Gestapok agintari frankisten esku utzi zuen Lluis Companys, Kataluniako Generalitateko presidentea, ondoren fusilatua”.

Bestalde, Cristina Laborda Irungo alkateak erbesteratu haiekiko enpatia erakutsi nahi izan du. "Gaur, askatasuna eta demokrazia bezalako balioak defendatzeagatik ihes egin behar izan zuten pertsona askoren borroka gogoratzeko eta, batez ere, aldarrikatzeko eguna da. Oso leku berezian gaude, eta oso egokia da, hain zuzen ere, batasunaren indarra ikusarazteko. Zubi honetatik ehunka lagunek ihes egin zuten banaketa fisiko eta sinboliko bat sortuz ".

Etorbide Zubiak urteetan zehar bere izateko arrazoia aldatu du eta gaur egun lotura-elementua da, Labordak azpimarratu duen bezala. "Etorbide Zubi hau leku berezia da, historiaz eta istorioz betea. Baina banantze-elementu izateari utzi dio, eta, horren bidez, aukera ematen digu gure lurraldea eta, jakina, pertsonak konektatzeko eta batzeko ".

Gobernuaren ordezkariak berak, Irungo alkateak eta gainerako agintariek lore eskaintza egin dute erbesteko biktimen omenezko plakan, inguruan dagoeninterpretazio zentroa bisitatu aurretik.

"Erbestea beti da zerbait ikaragarria", adierazi du Marisol Garmendiak bere hitzaldian. “Hemen gauden bitartean, pertsona asko beren aberria indarrez uzten ari dira gosete, gerra eta indarkerietatik ihesi beste alde batera joateko. Eta gogora dezagun hori izan zela, uneren batean, diktadurak eta Gerra Zibilak jazarri eta eraso zituzten espainiarrei gertatu zitzaiena, gure historiako orririk beltzena”.

 

Iraganeko ikasgaiak

  Gobernuaren ordezkariak gonbidapena luzatu die bertaratutakoei iraganeko ikasgiak atera ditzaten, oraina eta etorkizuna solidarioagoak izan daitezen. “Erbesteratu asko maitasunez eta elkartasunez hartu zituzten emigratu behar izan zuten herrialdeek. Beste batzuek, ordea, arrazismoaren begiekin ikusten zituztenen mespretxua eta ulermen eza jasan zuten, lana eta eskubideak kenduko zizkieten arrotz soilak bailiran. Horregatik da hain garrantzitsua erbesteratuei laguntzearen garrantzia gogoratzea. Are gehiago, xenofobia berpiztu eta elkartasunik ezaren agerraldiak sortzen ari diren garaiak bizi ditugunean, batez ere eskuinetik eta eskuin muturretik. Erbesteratuen oroitzapenak behartsuenekiko enpatia indartu behar du gugan”, baieztatu du.

Etorkizuna eraikitzeko iragana argitu behar dela defendatu du Garmendiak. Espainiako Gobernuaren ordezkariak ildo horretan garatutako politika aldarrikatu du. "Pedro Sanchez buru duen gobernuak erbesteratze errepublikarraren memoria berreskuratu nahi du Espainiarentzat. Eta horren erakusgarri da Memoria Demokratikoaren

Legea, Estatuak erbestea omentzen duela eta espainiarren artean ezagutarazteko ahal duen guztia egiten duela erakusten duena, ikuspegi konpontzaile, inklusibo eta pluralarekin. Adiskidetasunak oroimenean oinarrituta egotea merezi du, eta ez ahanzturan.

Estrategia honek, ahanzturarenak, Marisol Garmendiaren zentsura merezi izan du eskuinak eta eskuin muturrak aplikatutako politikak gogoratzean. “Orain ikusten ari gara Alderdi Popularrak eta Voxek gobernatutako erkidego batzuek ´Konkordiaren legea` asmatu dutela, 1931tik 1978ra bitarteko Espainiako historiaren ikuspegi mistifikatzailean oinarrituta. Egia esan, gaur egun indarrean dauden memoria demokratikoko politikak desitxuratzeko ahalegina da, eta, aldi berean, Errepublika ezabatzekoa, bere akats eta oker guztiekin gure iraganari begiratzean ikus dezakegun esperientzia demokratikorik garrantzitsuena baita. NBEak ere aurre egin du ´konkordia lege´ hauen aurka eta negazionismoari buruz ohartarazten du”, kritikatu du.

Gobernuaren ordezkariaren ustez, jarraitu beharreko ildoa oso bestelakoa da. "Historiaren une honetan, lan egiteko aukera eta erantzukizuna dugu, intoleranteei aurre egiteko eta INOIZ  EZ-arekin konprometitzeko ", amaitu du.